際際滷

際際滷Share a Scribd company logo
AMAIA SAN JOSE TARDAGUILA


                     HAUSNARKETA PERTSONALA

Hezkuntzari     aplikaturiko   teknologia     berrien
ikasgaiarekin gauza ezberdin asko ikasi ditudala esan
beharra daukat. Hasiera batetan, ikasgaiarekin hasi
baino lehenago, arlo honekiko gauza batzuk ikasteko
aukera izango nuela pentsatzen nuen; teknologia
berriek gaur egun duten eragina, eskoletan
erabiltzen diren metodologiak, baliabideak, etab.
Eta orain, ikasgaiarekin amaitu ostean, gai hauen
inguruan hausnartzeko aukera izan dudala aipatu beharra daukat.

Argi dago, teknologia berriek aurrerapen handia suposatu dutela, gero eta gehiago hitz
egiten da gai honen inguruan. Eta arlo askotan nabaritzen da honen eragina eta
presentzia, eta nola ez, hezkuntza ere bai.

Teknologia berriek gaur egun izugarrizko eragina dute, bai helduengan baita haur eta
gazteengan. Gure kasuan, bereziki haurren kasua aztertu dugu eta egia esan,
abantaila eta desabantaila dezente aurki daitezkeela ohartu naiz. Nire ustez,
teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerei etekina atera behar zaie. Baina aukera
hauek egoki landu behar dira, hau da, teknologia berriei erabilera egokia eman behar
zaie. Erabilera txarra emanez gero, kalte handiak sor daitezkeela ikus daiteke.

Ikasgai honetan hainbat arlo landu ditugu, lan ezberdinak burutu ditugu, baina gure
kasuan bereziki IKTak eskoletan eta Ciberbullyingaren inguruan hausnartzeko aukera
izan dugu.

IKTak eskoletan gaiarekin, esperientziak elkarbanatzeko aukera paregabea izan dela
iruditzen zait. Gure artean elkarrizketak eta eztabaidak izan ondoren, ideia asko atera
dira (metodologia mota ezberdinak, baliabideak, etab). Azken finean, etorkizun batean
irakasle izango gara eta ateratako informazioa oso baliagarria izan daitekeela uste dut.
Hori bai, argi izan behar dugu teknologia berriei erabilera egokia eman behar zaiela,
eta ez dela irakaslearen lana ordezkatuko duen gauza bat izango.

Ciberbullying lana ere, oso interesgarria izan dela iruditu zait. Egia esan, harrituta
geratu naiz teknologia berriek haurrengan duen eragin negatibo hau ikustean. Argi
dago teknologia berriekin bullying teknika berriak agertu direla (sare sozialen bidez,
sms-en bidez, blog-ak, chat-ak, etab.) eta hau ez bada bideratzen egoerak okerrera
egingo duela. Honetaz gain, teknologiak aldatuz eta berrituz doaz, eta honekin bullying
bide berriak agertuz joango dira. Beraz, era batean edo bestean, hau moztu beharra
dagoela argi dago.
Bukatzeko aipatu, orokorrean ikasgai hau oso interesgarria izan dela, gaiarekiko gauza
ezberdinak ikasteaz eta hausnartzeaz gain, blog-ak sortzen, slidesharearen bidez lanak
blogera igotzen, etab. ikasi dut. Eta guzti hau etorkizun batetarako oso erabilgarria izan
daitekeela uste dut.

More Related Content

Similar to Hausnarketa pertsonala (20)

PDF
Praktika onak
ariadnatkd
PDF
Ikt hezkuntza praktika
MaitanePrieto
DOC
Hausnarketa pertsonala
igone
PDF
Hausnarketa
guest918b47
PDF
Ikt artikuluaren gogoeta
Arrate Pomares del Amo
DOCX
Bideoak
Ikastenikasi
DOCX
Bideoak
Ikastenikasi
PPTX
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
Noelia Izquierdo
DOCX
Buenas practicas, gogoeta.
cruiz024
DOCX
Laburpena, txikiweb, telebista
lanmodularra
PPT
Narratiba. Ohiane Diez
loregalduak
PDF
Hausnarketa
guest918b47
DOC
Hausnarketa tekno
anezulaika
DOCX
Irakurgaiak
Ikastenikasi
DOCX
Siiintesia
lauburu4
DOC
Sarrera
urruju
PDF
Txostenaaaaaaa
Audry Hedburn
ODT
IKT sintesia
Yeray Larra単aga
ODT
IKT Sintesiak
Yeray Larra単aga
PDF
Haur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiak
Erdizkalauetan4
Praktika onak
ariadnatkd
Ikt hezkuntza praktika
MaitanePrieto
Hausnarketa pertsonala
igone
Hausnarketa
guest918b47
Ikt artikuluaren gogoeta
Arrate Pomares del Amo
Bideoak
Ikastenikasi
Bideoak
Ikastenikasi
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
Noelia Izquierdo
Buenas practicas, gogoeta.
cruiz024
Laburpena, txikiweb, telebista
lanmodularra
Narratiba. Ohiane Diez
loregalduak
Hausnarketa
guest918b47
Hausnarketa tekno
anezulaika
Irakurgaiak
Ikastenikasi
Siiintesia
lauburu4
Sarrera
urruju
Txostenaaaaaaa
Audry Hedburn
IKT sintesia
Yeray Larra単aga
IKT Sintesiak
Yeray Larra単aga
Haur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiak
Erdizkalauetan4

Hausnarketa pertsonala

  • 1. AMAIA SAN JOSE TARDAGUILA HAUSNARKETA PERTSONALA Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berrien ikasgaiarekin gauza ezberdin asko ikasi ditudala esan beharra daukat. Hasiera batetan, ikasgaiarekin hasi baino lehenago, arlo honekiko gauza batzuk ikasteko aukera izango nuela pentsatzen nuen; teknologia berriek gaur egun duten eragina, eskoletan erabiltzen diren metodologiak, baliabideak, etab. Eta orain, ikasgaiarekin amaitu ostean, gai hauen inguruan hausnartzeko aukera izan dudala aipatu beharra daukat. Argi dago, teknologia berriek aurrerapen handia suposatu dutela, gero eta gehiago hitz egiten da gai honen inguruan. Eta arlo askotan nabaritzen da honen eragina eta presentzia, eta nola ez, hezkuntza ere bai. Teknologia berriek gaur egun izugarrizko eragina dute, bai helduengan baita haur eta gazteengan. Gure kasuan, bereziki haurren kasua aztertu dugu eta egia esan, abantaila eta desabantaila dezente aurki daitezkeela ohartu naiz. Nire ustez, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerei etekina atera behar zaie. Baina aukera hauek egoki landu behar dira, hau da, teknologia berriei erabilera egokia eman behar zaie. Erabilera txarra emanez gero, kalte handiak sor daitezkeela ikus daiteke. Ikasgai honetan hainbat arlo landu ditugu, lan ezberdinak burutu ditugu, baina gure kasuan bereziki IKTak eskoletan eta Ciberbullyingaren inguruan hausnartzeko aukera izan dugu. IKTak eskoletan gaiarekin, esperientziak elkarbanatzeko aukera paregabea izan dela iruditzen zait. Gure artean elkarrizketak eta eztabaidak izan ondoren, ideia asko atera dira (metodologia mota ezberdinak, baliabideak, etab). Azken finean, etorkizun batean irakasle izango gara eta ateratako informazioa oso baliagarria izan daitekeela uste dut. Hori bai, argi izan behar dugu teknologia berriei erabilera egokia eman behar zaiela, eta ez dela irakaslearen lana ordezkatuko duen gauza bat izango. Ciberbullying lana ere, oso interesgarria izan dela iruditu zait. Egia esan, harrituta geratu naiz teknologia berriek haurrengan duen eragin negatibo hau ikustean. Argi dago teknologia berriekin bullying teknika berriak agertu direla (sare sozialen bidez, sms-en bidez, blog-ak, chat-ak, etab.) eta hau ez bada bideratzen egoerak okerrera egingo duela. Honetaz gain, teknologiak aldatuz eta berrituz doaz, eta honekin bullying bide berriak agertuz joango dira. Beraz, era batean edo bestean, hau moztu beharra dagoela argi dago.
  • 2. Bukatzeko aipatu, orokorrean ikasgai hau oso interesgarria izan dela, gaiarekiko gauza ezberdinak ikasteaz eta hausnartzeaz gain, blog-ak sortzen, slidesharearen bidez lanak blogera igotzen, etab. ikasi dut. Eta guzti hau etorkizun batetarako oso erabilgarria izan daitekeela uste dut.